Zubia:
Erdi Aroko zubia, arku peraltatu bakarrekoa, Ezkurra ugaldearen
gainean; badu garita bat eskuineko ostikoan.

San Pedro Apostoluaren eliza:
Nabe bakarreko harrizko eraikuntza, XII. mendearen lehenengo erdiko erretaula gordetzen duena, baita XII. mendearen bigarren erdiko bi koadro ere, San Ferminen eta San Frantziskoren irudiekin.

 

Ikuztegiak:
Arropa garbitzeko bi ikuztegi zahar daude, 60. hamarkada arte erabiliak. Jatorrizko eraikuntza eta materialak dituzte.

Errota:
Txurru bakarreko ur errota, bertan azienda eta pertsonendako artoa xehetzen zen. Ezkurra ugaldearen ondoan, gaur egun igerileku bezala erabiltzen den presa batetik hartzen zuen ura.