Elgorriaga Malerrekako eskualdean dago, Pirinio atlantiarretan. Nafarroako iparraldeko herri tipikoa dugu, harrizko etxe handi eta jauregiekin, lorez beteriko balkoiekin.

Natura ikusgarria du, lasaitasuna eta jende xaloa. Horregatik toki ezin hobea da arnasa eta atsedena hartu eta euskal kultura eta usadioak ezagutzera etortzeko.

NA-170, Leitza-Doneztebe errepidetik iristen da herrira.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


NATURA

Klima atlantiarra du, negu heze eta epelak eta uda leun eta atseginak. Horregatik, mendiak eta zokoguneak erreka anitzen sorleku dira, "Ezkurra" ugalde ttikira isurtzen direnak, non arrantzan aritu baikaitezke.

Herriko basoetan haritza eta pagoa dira nagusi, baina gaztainondoa, lizarra, akazia eta pinu landatua ere aurkituko ditugu. Belagi eta irazelaiekin batera, ikuskizun koloretsua osatzen dute, edozein urtarotan ikusteko modukoa.



HERRIAREN DESKRIBAPENA

Elgorriaga 200 biztanle inguruko herri ttikia da, Malerrekako eskualdean, Nafarroako Pirinio atlantiarretan.

Mendaur mendiaren magalean (1.136 m.), harlauza gorriko karrikak eta harri eta zurezko etxeak Nafarroako Iparraldeko arkitektura tipikoaren erakusgarri dira.

HISTORIA

Herriaren historia egiaztatzen duen paperik ez dago, baina erreferentzia arkitektonikoek (Erdi Aroko zubia) herria XV. mendekoa izan daitekeela adierazten dute.

Herri hagitz zigortua izan zen sorginkeri epaiketetan, Logroñoko 1610. urteko Autofedeak baino lehen.

Antzinean, uste zuten herriko lurrak sendagarri zirela, azienda eriak belarra jan eta harriak miazkatzean egun gutxitan osatzen zirela ikusirik.
Agian horregatik, elgorriz kutsatutako jendea muino batean kokatu eta sortuko zen herria.


EKONOMIA

Herritarrak nekazariak eta abeltzainak izan dira, baina azken urteotan jardueraz aldatu behar izan dute; nekazaritzako ustiapen ttikiak bertan behera utzi dira eta, gaur egun, familia gutxi batzuen jarduera osagarria baino ez da.

Gaur egun, zerrategi-zurgindegiak, artisautzako forja lantegia, landetxeak eta jatetxeak daude herrian.


HERRIKO ZERBITZUAK

 Herriko Etxea:

Tel.: 948 450454
Idazkariaren ordutegia: astelehen, asteazken eta ortziraletan, 09:00etatik 11:00ak arte.

 Medikua:

Elgorriagako kontsultategia:
astearteetan, 948 456001 telefonoan ordua eskatuz.
Doneztebeko osasun etxea:
astelehenetik ortziralera, 948 456001 telefonoan ordua eskatuz.

 Erizaina:

Elgorriagako kontsultategia:
ortzegunetan, 948 456001 telefonoan ordua eskatuz.
Doneztebeko osasun etxea
astelehenetik ortziralera, 948 456001 telefonoan ordua eskatuz.

 Botikak:

Iturengo botika (2 km-tara). Tel.: 948 450968.
Doneztebeko botika (1,5 km-tara). Tel: 948 450092.

 Janari denda:

Aitziber janari denda. Tel.: 949 450022.

 Eskulangintzako lantegiak:

Martin Ibarra forja artistikoa
Toki (etxe barrenerako, kanporako...) eta estilo (garaikidea, baserri girokoa, modernista...) ezberdinetara egokitutako burdinazko forja artistikoa lantzen dugu.


Gure lantegian etxeko gela guztietarako altzari eta osagarriak egiten ahal dizkizugu (lanparak, hormetako argiak, mahaiak, kontsolak, ohatzeak ...), baita lorategiko edozein txokotarako ere (burdinesiak, eserlekuak, ateak, farolak, lorategiko mahai eta aulkiak...) burdina forjatuaren dotoreziarekin.
Pieza zaharrak zaharberritzen ditugu, baita lehengo modukoak egiten ere.

Tel. eta faxa: 948 450235
E-posta
:

 Zurgindegia:

Tel.: 948 450310.